XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erabiliko bagenu ez genuke bera gordetzeko hain tanke haundirik beharko, eta Galiziako kostaldean eta Shetland Irletan izandako petrolio isurketa erraldoiak bezalakorik gertatzeko aukera gutxiago egongo litzateke.

- Gu berotzeko petrolio gutxiago erabiltzean, negutegi-eraginaren kontra ari gara borrokan.

Urtero, etxeak berotzeak negutegi-eragina sortzen duen milioika tona gas jartzen ditu airean.

Fenomeno horren eragina murriztu ahal dugu tenperatura jeitsiz.

Zuk egin dezakezuna

- Neguan, mantendu tenperatura minimoan, eroso egoteari utzi gabe.

- Etxetik txabusinaz ibili ordez, Lurra lagun dezakezu zure burua arropa gehiagoz babestuz.

Ideia ona da adibidez jertse bat janztea.

Bero mantenduko zaitu eta berogailu-gastua jeitsiko du.

- Filtroa zikintzen bada, zure berogailuak nekezago egingo du lan, eta energia gehiago gastatuko du zuri beroa emateko.

Aire filtroak hilabetean behin aldatu behar dira.

Zuk zeuk ikusi

Zer da bero egotea?

Konprobatu zein puntutaraino jeitsi daitekeen berogailua eroso egoteari utzi gabe, has zaitez apur bat jeitsiz, eta jantzi ezazu jertsea.

Hamar edo hamabost minutu igaro ondoren, bero bera sentitzen baduzu, jeitsi beste apur bat gehiago.

Bestetik, nahiz eta jertsea jantzi bero eta gustora ez bazaude (eta jertse lodiago bat jantziz ez baduzu konpotzen) igo tenperatura apur bat gehiago.